XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lasarte Batzokiko egoera

Aspaldian tristura aundi batekin ikusten nuben erri ontako batzoki barrunpean gauza negargarriaren egoera.

Izanikan batzokia erri onetan sekulan baño geiago abertzale guztiaren bearrean arkitzen dana, emengo bazkideei etzaiete gogoratzen zer edo nola egin bear dan batzokia altxatzeko, beste oldozmen edo pentsamenturik ez dute, batzokian sartu, jokuan jarri eta zurrut egin.

Bañan orrekin ez det esan nai batzokian ezin litekela zurrutik egin ¡ez! (bide orretatik ere iturri bat dut aurrera ateratzeko) baizik egun batean jokuari utzi eta zerbaitetan lan egin, borondatea erakutsi, ez lan guztiak bazkide batzuen gañean utzi, danorentzako lana badago ta geure batzoki ontan.

Beste gauzatxo bat ere esan bearrean nago batzokiko zuzendari edo diretibako bazkide jauneri.

Egun gutxitan azaltzen dirala batzoki aldera, eta gauzak itxura geiago dubela bazkide jaun abek maizago batzoki aldera etortzearekin, zergatik maizena azaldu biar lutekenak ez badira azaltzen beste bazkideak ere ikusirikan batzokiko oztasuna asi bearrean, oek ere utzi egiten diote batzokira etortzeari, ¿eta zer gertatzen da orduan?.

Zera, lenago batzokira maiz etortzen ziraden bazkideak alde egiten dutela batzokitik tabernara lagunaren billa ikusirikan batzokiko oztasuna.

¿Au ez alda negargarria bazkideak?.

Nik uste det, zuek ere orrela pentsatuko dezutela, eta gauza oieri bukaera eman bear zaiela.

Bero, beroan gauzak artu ta, bazkide guztiak batzokira ekarri azi, eta bizitza berri eder bat eman berari.

Batez ere bi itz Lasarte'ko Gaztedi sutsuari.

Orain bezela maiz batzokira bildu, eta orain arte bezela piñ eta jator jarraitu, errespetua jarri, bai batzokian ta baita ere kalean.

¡Zuen bearra bazegoen batzoki ontan pizka bat sutuko bazan, bai! Batzoki aldera ere ekarri bazkide berriak, geuren aldetik lan piska bat jarriaz.

¡Bazkideak! ez geuren buruari bakarrik errepatu, jendiak au edo ura esaten dubela ta, edo geitxoago azaltzen bada abertzale bezela asarretu egingo dirala, edo ezin ikusiak izango dirala maketo oien aldetik; ¡ez! erakutsi bizi eta garbi zuen joku garbia, ez lotsatu, eta beltz oiei gogor egin bada oek geuren aberri maite eder au zatitu eta porrokatu nai dute-ta, guk berriz zaitu egin bear diogu.

Idazki onekin azkatzen det gaurko nere lepoko korapilloa eta lenago bañan lasaiago geratzen naiz, bukatuaz oraingo esan bear nitubenak batzokiaren eta geuren onerako.

!¡Ekin gogor Lasarte'ko Gaztedia zuek altxatuko dezute-ta Batzokia!.

Pertika.

Lenago ezin izan det, lagun.

- Luzear.